
Larruzko tapizeriak garbitzea eta tratatzea
Distira-n, ulertzen dugu garrantzitsua dela ibilgailuaren kanpoaldea ez ezik barrualdea ere mantentzea. Larruaren garbiketan eta tratamenduan espezializatuta gaude, eta mantentze-zerbitzuak eskaintzen ditugu larruaren kalitatea eta itxura zaintzeko. Colourlock marka ezaguneko produktuak erabiltzen ditugu, lehortzea eta pitzadurak sahiestuz, tratamendu egoki eta eraginkorra bermatuz.
Larruaren garbiketa sakona
Larruzko barrualdeen garbiketa sakona egiten dugu, zikinkeria kenduz eta itxura bikaina bermatuz.
Larruaren hidratazioa eta nutrizioa
Larruak hidratatzeko tratamendu espezializatuak aplikatzen ditugu, eta 6 hilean behin aplikatzea gomendatzen dugu, zahartzea atzeratzeko.
Pitzadurak sahiestea eta konpontzea
Pitzadurak konpontzen ditugu eta gure tratamenduak lagungarriak dira larruan arrakalak ez agertzeko, materialaren elastikotasuna eta edertasun naturala mantenduz.
Zer egiten dugu?
Norentzat dira gure zerbitzuak?
Luxuzko ibilgailuak
Ezin hobea larruzko barrualdea baldintza onenetan zaindu eta mantendu nahi duten luxuzko ibilgailuen jabeentzat
Auto klasikoen jabeak
Auto klasikoen zaintza espezializatuak eskaintzen ditugu, larrua mantentzea funtsezkoa baita bere balio eta estetika mantentzeko.
Tapizeria hondatuak
Gure zerbitzuak ibilgailuaren tapizeria hondatuta duten eta larrua zaintzearen garrantzia ulertzen dutenei zuzenduta daude.
Produktu eta erraminta onenekin egiten dugu lan

Egindako lanak

Jarri gurekin harremanetan
Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko telefonoz, Whatsappez edo azpiko formularioaren bidez!
Pozik emango dizugu aurrekontua eta zure beharretara egokitzen den hitzordua.
Narrondo Auzoa, 2,
20750 Zumaia,
Gipuzkoa
622519000







